Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2011/02/09

CHILE 2003-2004 (eus)

  @hispano             @english

CHILE 2004-3

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Futaleufú (Chile)

·Cañón del Infierno

·Terminator
·Puente a Puente
·Casa de Piedra/Makal

V

V
IV
V



TORRES DEL PAINE

2002ko abenduan Sua eta biok Ushuaiatik Puerto Natalesera joan ginen gure ‘honda civic’ autoan. Torres del Paine parke nazionalean 5 egunetako oinezko itzulia egin genuen, ederra.. 
Handik ferryan atera ginen, 4-5 egunetan Puerto Natales-etik Puerto Montt-era Chileko fiordoetatik zehar.



Torres del Paineko zirkuito handian ikusten den Grey glaziarra.

Torres del Painen izotz blokeak lakura nola erortzen diren ikusten.


Futaleufu ibaiaren “Puente a Puente” tramo klasikoaren irteeran.
FUTALEUFU

2003ko martxoan Futaleufu mundu mailako ibai handi eta ospetsura joan nintzen bakarrik. Autoa nire izenean ez zegoenez mugan utzi beharra izan nuen, autostopean poliziak eraman ninduelarik Futaleufuko herrira.

Bertako lau ibai zatiak jaitsi nituen nire Perceptioneko “Method Air” kayakean. Baita “El Trono” V+ ur laister erraldoia ere, ‘tostagailuaren’ gainean sekulako ferrya eta tronoaren koltxoi surfeatzea egin ondoren bide onera itzultzeko.

Rafting bidaietan lan pixkat ere egin nuen ibai mitiko honetan. Gogoratzen dut bakarrik zetorren USA-ko 91 urtetako bezeroa raftingean jaitsi genuela. Honek bai meritua, ez baita txantxetako ibaia.  Bidaia bukatu ondoren albo batera joan eta bizkarra emanez izter batetan bainujantzia igo zuen nire hausnarketa eraginez: “Aiba! Atton honek asmatu al du pixa egiteko teknika hau?”.




No comments:

Post a Comment