Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2011/02/08

ARGENTINA 2003-10/2004-4 (eus)



@hispano                @english


ARGENTINA 2003-10/2004-4

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Manso (Río Negro)

Manso Limite

III-IV

Traful (Argentina)

 

II-III

Aluminé (Argentina)

·Abraancha

III

Mendoza (Mendoza)

Guido-Potrerillos
IV













Migrazioa naturan egiten den zerbait da, hegaztiak bezala, udazkenean egun argia murriztu eta hotza hasten denean, niri ere udaberrira joateko gogoak datozkit, eta negua udagatik trukatzekoa.
2003an nora ba? Hego hemisferioko PATAGONIAra.

 Bariloche egin nuen kanpatoki, Patagoniako ipar-mendebaldean, Andeetako mendi zuritu artean. Bertako Aldo eta Gabi genituen lagunak, eta etxe eder bat alokatu genuen Haritz Egues, Sua eta hirurok. Manso ibaian egin genuen lan segurtasun kayak moduan raftingeko jeitsiera komertzialetan, baina batez ere gabonetatik otsaila bukaerarako sasoi altuan. Bitartean zer?  Expedizio patagoniarrak! eta ETB barik!

1.go EXPEDIZIOA: Patagoniari itzulia, 15 egunetan 5000 km, 7 argentinar eta ni land rover antzeko jeep batean. Barilochetik kostatik hegoaldera, eta Andeetako “Ruta 40”tik itzuli. Mate infusioa hasieran gustukoa ez den arren, ohitu eta gustuko bilakatzen da.


Nire urtebetetze egunean “Peninsula Valdes”en ginen kayakean itsasoan sartu eta kuriositateak erakarrita 2 bale “franca” hurbildu zirenean. Amak 18m eta kumeak 8 metro inguru. Ama lasai nire azpian geldi, dena beltza kayak inguruan. Kumea mugituagoa jauziak eginaz. Nire ondora etorri, isatsa atera eta astiro jaisterakoan nire kayak aurrean ukitu ninduen. Hurrengo itzulian atzetik aurrera etorri zen nire albotik, geldo mugitzen, bizkar gaina 5 zm uretatik kanpo zeramala. Emozioz beteta pala askatu, eskuin eskua lepagainean jarri eta isatsaraino ukitu nuen, hor bada ezpada ere pala hartuaz.

Harnasa oraindik berreskuratu gabe, ama balea atzetik etorri, nire urazpian sartu, aurretik isatsa ateratzerakoan olatua sortu eta ni surfeatzen eraman ninduen! Gogoan dut nire proa isats handi haren erdian..
Orgasmikoa izan zen, eta oraindik ere kontatzen dudan bakoitzean hileak tente jartzen zaizkit. 

Ikusi al duzue inoiz bale olatu surferorik?
Perito Moreno glaziarrak oraindik aurreko mendia jotzen zuenean lakuari urtegia eginaz. 
Ustegabeko eklipsea ikusi genuen hemendik.

Cerro Torre lakurako ibilaldia gauez ilargi betearekin egin genuen, haize eta hodei gabeko gau bare ezohiko batek eta “asadoak” animatuta . Eta loari amore ez emateagatik egunsenti hau izan genuen sari.

Fitz Roy-en kamisetako Andeetako Condorrak bezala hegan egin nahian.

Bigarren itzuli bat ere egin genuen Patagonian, oraingoan zabalagoa Tierra del Fuegoko Ushuaiaraino eta Chiletik itzuli. Haritz, Sua eta hirurok gure “honda civic” autoan atera ginen, baina Magallaneseko estugunea ferryan gurutzatzerakoan pasaporteak eskatu zizkiguten hau Chile baita, eta Haritzek berea Barilochen ahaztua. “Bueno hi, abentura onak euki hire bidean!” eta eduki zituen ba.

Muxua eman zidan pinguinoa.
Lur kontinentalaren hego-eki muturrera gauez berandu iritsi, lo zakuak hartu eta zuzenean hondartzara joan ginen lotara. Esnatu ordea ehundaka pinguino artean ametsa zelakoan. Parregarriak beraien korrikaldiak.

 Kabian lasai zegoen pinguinoari argazki hau atera ondoren, hurrengoa hurbilago atera nahian ezker eskuarekin poliki adarra ukitu nuenean pinguinoak lepoa luzatu eta zazta! Bapatean zutitu egin nintzen besoa altxatuaz, eta hatz batetatik zintzilik 70 zm-tako pinguinoa neukan. Ez ninduen askatu nahi, eta ni eskua astinduaz. Azkenean sabelez erori eta kabira itzuli zen. Oraindik haren muxu marka daramat hatzean.
Ushuaian “Yamana” izeneko kanoista ibiltari (nomada) tribua bizi zen europarrak etorri zirenean. Biluzik bizi ziren azalean itsas lehoi koipea ezarriaz. Familia bakoitza zati bakarreko kanoa batean ibiltzen zen eginbeharrak banandurik zeudelarik. Aita arraunarekin gidari eta arpoiarekin itsastxakurren ehiztari. Ama, buzeatzaile moluskuen bila. Umeak, aldiz, sua pizturik mantentzen. Urte gutxitan ia desagertu ziren ohitura aldaketen gaixotasunen ondorioz. Azken aurrekoa 2005ean hil zen. 
Ni ere kanoista ibiltaria naiz, eta desagertu ere egingo naiz.


ACONCAGUA mendia (6962 m)

Otsailaren 27an hasi ginen oinez Sua eta biok inolako gidarik eta porteatzailerik gabe. Sasoi baxuan dena ustutzen eta merkeago, baina eguraldiagatik tontorrera iristeko aukera gutxiagorekin eta material exkaxarekin, baina gogotsu ibilbide normaletik.




Aconcagua mendia da Amerikar Kontinenteko altuena.







Plaza de Mulas kanpaleku basetik aklimatatzeko 5000 mtako Cerro Bonete igo genuen.
Aitaren oroimena ahal bezain altuenera igoaz.




8. egunean ia 6000 mtara dagoen azken refugioan ginen bakarrik, eta alboan bere gogoz tontorrera zijoan porteatzailea. 

Goizeko ordubietarako esnatua, odol jarioan laguntzeko aspirina hartu, izotza urtu, gosaldu, eta ni guztiz aklimatatua indartsu. Haizea ere indartsu, indartsuegi alajaina! Porteatzailea zakutik atera ere ez. Sua ahul, ni ordea burugogor Aitaren argazkia poltsikoan nuela. 

Frontalarekin gauez goruntza atera eta bizarra zuri nuela inoiz bizitutako egunsenti ikusgarriena eduki genuen, hortzimuga borobil koloretsua Aconcaguak egindako itzal triangeluar erraldoiak moztuta. Argazki kamararik ezin atera ordea.


6300 m inguruan Suari eskuak eta oinak izozten hasi zitzaizkion. Haizea bortitz eta arriskutsuegi...




Sua eta biok jaitsieran. Gida eta porteatzailerik gabeko meritua.



Lurrera jaisteko ordua zen, dutxatu, eserita kaka egin, jatetxean eserita afaldu eta ohe batean lo egiteko pribilegioak baloratzeko ordua.









Puente del Inca (2720m): Ama Lurra bitxiak ur termalen biziarekin eraikitako zubi naturala. 
Aconcaguarako ibilaldiaren hasiera. 2008an kayakean pasako nintzen.


IGUAZU urjauzietan Haritz `artezanganoa´rekin elkartu ondoren.


IGUAZU urjauziak Brasil aldetik. Argi ezberdinen xarma.




2 comments:

  1. Epa eneko azkenik etxeko lana egiten...

    Contazazu behintzat oraina, dirudienez zahartzer ari zara horrenbeste historioekin... jaja

    Ondo izan ta.. zer moduz brasilen?


    TxiMino

    ReplyDelete
  2. Ba bai Mino, azkenean bloga.
    Memoriekin hasieratik hasi naiz gaur egun zein naizen nik ulertzeko.
    Gure azken abenturen berri jakiteko zure bikayak blogera joan beharko du jendeak. jeje
    Aizu! Agoitzeko irakasleek ez zizuten erakutsi "kontazazu" k-rekin dela? jeje
    Seguru harrituta utziko zenituzkela oraintxe.

    ReplyDelete