Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

Showing posts with label euskara. Show all posts
Showing posts with label euskara. Show all posts

2013/07/11

Euskal Nomadak Europan Ibaiak jaitsiaz. Europa Kayak.





     2008ko udaran Norbegian lana egingo genuen ibai bizietako gida moduan eta abenturaren lehenengo zatia haraino iristea zen. Maiatzan Euskal Herritik Norbegiaraino joan ginen Europa furgonetetan zeharkatuaz. 16 egunetan 4500 km egin genituen. 10 herrialde igaro eta 11 ibai zati kayaketan jaitsi genituen Pirinio eta Alpeetan. Gavarnie eta Cauterets ibaiak frantziar Pirinioetan. Ubaye, Bachelard, Ubayette eta Le Guill ibaiak frantziar Alpeetan. Sermenza eta Egua ibaiak italiar Alpeetan. Eta hortik errepide bidai luzea Eskandinaviaraino.

     Beste lagunen artean kayakideak: Silvio Gurrieri, "Mino" Fermin Perez, Gael Caride, Haritz Egues eta ni neu Eneko Yarza. Nire aipamen berezia Kuki furgona-hotela-jatetxearentzat.

     Hauxe da bidai hura bizitzeko nik editatutako bideoa. 50min luze, goza ezazue.

2013/01/26

Ene Maisuei eskerrak Osotasunarentzat lanean (INDIA 2013)

Piskanaka Egia argitzen ari zait. Eneko izena duen goputz fisiko eta adimen honek gaitasun batzuk zekartzan eta bidean izan dituen maisuei eskerrak bizitza hontan Osotasunarentzat zeregin positibo bat ikasi eta egin dezake.

     Eskerrikasko ene Maisuak. Zuengandik ikasi nuen Ibaia ezagutzen, sentitzen eta bizitzen. Ramon Gorrotxategi 11 urterekin, Javier Compadre "Viejo" 15 urterekin, Jim Coffei 25 urterekin, besteren artean. Eskerrikasko zuei bene benetan. Momentuan behar nuen ikasketa teknikoez gain, Ibaira noan bakoitzean uneaz gozatzen erakutsi zenidaten, kalitatez jokatzen eta poza sentitzen, orain eta hemen guztia ematen. Eskerrikasko ene Maisuak.

     Gainontzeko guztia Ibaiak erakutsi dit. Honek bizitza ulertzen erakutsi dit, galduaz dena irabazten, kanpotik barrura eta barrutik kanpora. Eskerrikasko IBAI, ene jainkoaren ordezkari, zu gurtzen zaitut.


     Hauxe da logelako ikuspegia Rishikesh herrian. Ganges ibai sakratua Himalayetako mendi artetik ateratzen da hementxe, ur bizietatik ur bareetara, eta haizeak egunsenti eta ilunabarrero burua garbitzen du. Bertako zelula guztiak osotasun espiritualaren bidean dihardute, gauza bakarra da inor ez eta ezerren aurka ez joatea. Honela bakoitzak bere lekua topatzen du. Eta zein da nire lekua?

     Beti gustatu izan zait ene ezagutza elkarbanatzea, hau da, hezkuntza. Bestalde, Ibaiarekiko maitasunak hau ezagutzera eraman nau. Nire lekua? Ibaiaren maitasun eta ezagutza elkarbanatzea.

    Datorren astean bertako rafting gida prestuei gaitasun eta ezagutza entrenamendu ikastaroa eskeiniko diet. Ibaiaz orain eta hemen kalitatez gozatzen, beste pertsonak ibaian behera baltsan eramateko lanbidea eskeiniaz. Egin dezagun ON. OM ala ON? Berdina da.

http://www.internationalrafting.com/2013/01/guide-workshops-india-scotland-coming/

ONNNNN



2012/10/19

Egunkarietan elkarrizketa (eus)

      Hondarribiko Hitza eta Berria egunkarietan Asier Perez-Karkamok niri egindako elkarrizketa agertu zen 2012ko urriak 5an.

Hementxe loturak:
-Hondarribiko Hitza.info

-Berria.info



2012/10/16

Euskadi Irratian elkarrizketa


            Eneko Yarza elkarrizketa 2012-10-15

EUS:    2012ko urriak 16an EITB-ren estudioetan izan naiz elkarrizketatua. Goiko loturan audioa zuzenean. Beheko lotura honetan eitb-ko mezulariak irratsaioa eta niri egindako elkarrizketa 30. minututik bukaerara.

ESP:    He sido entrevistado en la radio en euskara, la lengua más antigua de Europa. A ver si entendeís algo. En este link de arriba la entrevista,  o en el link de abajo a partir del minuto 30.

ENG:   I´ve been interviwed on the radio in basque, the oldest language in Europe. Let´s see if you understand anything. Complete interview on the link above, and after minute 30 on the link below.

http://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/mezularia/911150/969732/mezularia-2-2-2012-10-15/


30. minututik aurrera.

2012/09/26

Munduko Txapelketan Euskal Herririk ez (eus)

         @english



"Sickline" Munduko Kayak Extremo Txapelketa ospatuko da 2012ko urriaren 7an eta bigarren urtez jarraian ez didate euskaldun bezala parte hartzen utziko.



     2010. urtea izan zen munduko txapelketan parte hartu nuen aldi bakarra eta horretarako nire euskal izaera errespetatzea izan zen nire baldintza. EUS bezala nire nazioa ordezkatzen utzi ninduten eta denen harridurarako finaletan sartu eta munduko 15.a geratu nintzen telebistan eta interneten azalduaz.

     Nire 2010eko Txapelketa-ren erreportaia.

     Badirudi hau norbaiti ez zizaiola gustatu eta ordutik ez didate Euskal Herria ordezkatzen uzten.

     Honen aurrean nire erabaki pertsonala izan da munduko txapelketan ez parte hartzea, ez baitut gure euskal herriari hainbeste kalte egin dioten gobernu espainiar ez eta frantsesaren koloreak ordezkatu nahi. Espainia eta Frantzian lagun handiak ditudan arren bakoitzari bere izaera errespetatzea eskatzen dut.

     Kirol txapelketetan antolatzaileek erabaki dezakete parte hartzaileek nazioak ordezkatuko dituzten ala estatu/herrialdeak. Euskal Herriak gaur egun oraindik ez du estatu izaerarik baina nazio onartua da. Ea laister ikusten ditugun gure kirolariak beraien koloreak defendatzen...

     Bitartean lagunak diren kayakariei hoberena opa diet munduko txapelketan.


     Ateak itxi zizkidan antolatzaileetako batek esan zidan nire kayak bizitzan hoberena opa zidala. Ba kirolaria eta zoriontsua izateko ez dut lehiatu beharrik, eta munduko txapelketan ezin parte hartu arren zorte ona beti izan dut lagun ni bizirik mantenduz, eta halaxe jarraitzea espero dut. 

     Hurrengo jomuga: Asia.

2012/04/10

NEPAL-eko ibai luzeetan zehar (eus)

       @hispano

2006ko irailan Canada-tik Nepalera joan nintzen 3 hilabetetarako, gizarteko jainkoen aldaketa baten bila. Bakarrik nindoan "la Rubia" kayaka eta bideo kamara erosi berriarekin. Abentura mota ugari bizitu nituen denak batera elkar nahasturik (harribitxiak, estafatzaileak, emakumeak, mafiosoak, poliziak, etb), baina oraingoz ibaikoak bakarrik argitaratuko ditut.

     Ultimate Rivers rafting enpresa lokalarekin aritu nintzen, hau bera zelarik David Allardice Zelanda Berriko pioneroaren Ultimate Descents International enpresa. Bertan nire lana bideo erreportari eta kayakariarena izan zen. Honela iraila eta urrian beraiekin Sun Kosi ibaia (7 egun), Tamur ibai bukaera, Karnali (8 egun) eta Bhote Kosi ibaiak egin nituen. Azaroan aldiz, rafting bidaiak alde batera utzi eta bezerorik gabeko kayak hutsezko expedizioei ekin nien Zelanda Berrikoekin (Yan laguna, etb) eta Kanadiarrekin (Jupiter + Greg). Hauek 3-4 egun artekoak izan ziren.

     Tibeterako bidean dagoen "The Last Resort"-en ere une gogoangarriak igaro nituen. Bungy jump edo goming, swing edo puenting pendulo erraldoia aurrez eta 7 segundutako erorketa librearekin, canyoning, eta bertako rave-an suzko kateekin show ederra eman nuen nire urtebetetze egunean. Ahaztezinak.

     Beste azalpenik gabe bideo luze hau ikustea izango da hoberena. Asko gozatu.



Ibai zerrenda:

NEPAL    2006-9/12

IBAIA

SEKZIOA

ZAILTASUNA

Sun Kosi (Nepal)

Upper= Khadichour-Sukute

Balephi-Dolalghat
Dolalghat-Chatra

III

III
IV-(5-) (7egun)

Tamur (Nepal)

Mulghat-Sun Kosi

IV

Karnali (Nepal)

Lohore Khola-Chisapani

IV-IV+ (8egun)

Bhote Kosi (Nepal)

Upper, from Choku

Carnal Knowledge-Dam

V

IV+

Trisuli (Nepal)

Fishling-Manakamana

II+

Balephi Khola (Nepal)

Chanoute-Balephi

IV

Madi Khola (Nepal)

Souda-Damauli

IV (3egun)

Modi Khola (Nepal)

Laldruk-Chowa

IV+ (3egun)

Marsyangdi (Nepal)

Ngadi-Bimalnagar

IV+ (3egun)

Tamba Kosi (Nepal)

Nayapool-Mantali

V- (2egun)



2012/02/04

1. MOCOA KOLONBIA HEGOALDEAN

      @hispano           @english

2012ko urtarrilean Ekuador atzean utzi eta Kolonbian sartu ginen. Pasto hirian errepide nagusitik irten eta kamioneta baten atzekaldean bihurgunez jositako 6 ordutako bidaia egin genuen ekialderuntz, ziztu bizian bailara bertikalaren pareta berdeetatik zehar. "Trampolín del Diablo" deitutako bidea asfaltatu gabea da, arriskutsua eta ederra. Gurpila ere zulatu zitzaigun kamioneta atzealdean barrei sendo helduaz zutik nindoala, haizea aurpegian sentitzen eta paisaiaz gozatzen...

MOCOA, PUTUMAYO DEPARTAMENDUKO HIRIBURUA

Putumayon Andeetako mendiak eta Amazonia elkartzen dira eta azken 50 urteetan hauxe izan da guerrilla eta narkotrafikatzaileen kabi indartsuetako bat. Herritarrek egoera azken 4 urtetan asko aldatu dela diote, "seguruagoa" dela orain. Ibai eta urbizi mordoaz, Mocoa ingurua turismo eta kayakariei ireki berria zaigu.

Mocoa ibaiaren beheko sekzioan, IV maila. Argazkia: Mark Hentze.

     Mocoa herritik izen bereko ibaia doa sekzio ezberdinekin. Goiko sekzioa errepide bukaeratik hasi genuen, III+ maila. Beste egun batetan gure Casa del Río ostatuko Rumiyaco errekan sartu eta Mocoa ibaiaren beheko sekzioa Villagarzón herriraino jaitsi genuen Mark Hentze "Colombia Whitewater" ibai gidaliburuaren egilearekin. Kobazulo eta goroldioarekin paisaia ederra.

     Pepino erreka (argazkikoa) Mocoa ibairaino jaitsi genuen. Oso dibertigarria.

     Hauxe da Colombia edo Locombian nire plastikozko bikotea. Ecuadorren nire kayak eta pala hautsi ondoren italiako Gravita Zero kayakari taldeko lagunen bidez kayaka eta pala lortu nituen azken momentuan Quiton. Eskerrikasko Dario Vanacore, GZMax eta Marcello Parmigiani.

     Zero Attivo italiar kayak egile berriaren Orgasmoa daukat.. eta karbonozko Select pala, inoiz eduki dudan pala hoberena. Ez dago batere gaizki!

     Beste ibai sekzio batzuk exploratzen ere ibili ginen, hau ere abentura bat delarik. Errepide bukaeratik Mocoa bailaran gora oinezko explorazioan konturatu ginen Tomas suitzarrak altuerari izua diola, argazkian ikusten den bezala, metro terdi izan arren, jejeje

     Caquetá ibaia da inguruko harribitxia, 2-3 egunetako espedizioa, baina ur maila altua darama eta euri gehiago iragarrita...
     Villalobos ibaia ere ireki berria da. Beheko sekzioa Val, Morgan eta Mael frantsesek duela hiru hilabete. Goiko sekzioa Mark Hentze, Kees Van Kuipers, Julian Schafer eta Charlie Watt-ek oraintxe.


     Gaueko loaldian lapur "ganberroa" ostatura etorri zitzaigun bixitan. Mark Hentzeren matxetea hartu eta bere laban txikia utzi zuen. Giltza atean zuen logelan sartu eta Julianen motxila txikia (pasaporte, diru, etb) hartu zuen. Jarraian gure logelako atea ireki eta gu lauetako bat erdi esnatu zenean gu giltzapetu eta giltzarekin ihes egin zuen lapurrak.

     Eskualdean agerraldi txiki bat egin zuen guerrillak. Zergak ordaintzen ez zizkion autobus konpainiako bus bat erre zuten bidaiariei ateratzeko esan ondoren.

     Arratsalde eta gauean mapetan expedizio berriak antolatzen egon arren, gauetik egunera 8 atzerritarrez osatutako kayakari taldean alde egiteko gogoa kutsatu zen. Hurrengo egunean kayakaririk ez zen Putumayon.


      POLITIKA:  Guerrilla ezkertiarreko talde ezberdinak (FARC, ELN, etb) demokrazia faltaren arrazoi sendoz sortu ziren duela 50 urte. Beranduago jauntxo batzuek talde armatu pribatuak kontratatu zituzten beraien interesak defendatu eta guerrilla erasotzeko, talde paramilitarrak deituak. Dirua lortzeko pertsonak bahitzea izan zen guerrillaren ihardueretako bat urteetan zehar, biziraupenerako eta armak lortzeko. Narkotrafikoak aldiz diru nahikoa zuen paramilitarrak kontratatzeko. Cocainaren negozioa hain handia zen guerrilla narkotrafikoan sartu zela.

     Azken hamarkadan USAko gobernuak inbertsio galanta egin du Colombian, armada militarrean batez ere. Ez dohainik noski, petroleoa bezalako bertako aberastasunak USAko talde batzuenak dira orain.

     Argi dago egoera asko aldatu dela Colombian. Herritarrek diote orain dena oso militarizatua dagoela eta legez kanpoko taldeek ia ezin dutela arnasik ere hartu. Herri xumea defendatzeko guerrillak zuen helburu garbia narkotrafikoak zikindu duela. Orain gatazka zeinek ze lurzoru kontrolatzen duen dela, bertatik atera daitekeen diruaren arabera: cocaina landaketa eta laborategiak, urre mehategiak, etab. Paramilitarrei beldur gehiago eduki behar zaiela "eskrupulorik" ez baitauketa.

     Errepideak militarizatuak daude, argazkian ikusten den bezala tankeekin, eta segurtasuna asko handitu da. Turismoari ateak irekitzen ari zaizkio, bertako biztanlego sozial alai eta jatorra bakea sentitzen hasi da, eta bertako aberastasunak USAko negozio gizonen eskuetan geratuko dira.

     Guretzako Kolonbian dagoen gauza garestiena bidaiatzea da, gasolina garestia baita, eta badirudi gaizkilerik ez dela gure bila etorriko gu beraien eskuetan erori ezean... ibaiak exploratzeko garaian kontutan hartu beharreko datua.

2011/12/27

Ekuadorren rafting gidei ikastaroak emanez.

        @hispano              @english

         Gogokoa dut nire bi lanbideak elkar nahastea, hezkuntza eta ibai gida, eta Ama Lurrean zehar ibiltari jarraitzea.



     Iharduera fisiko eta kirol zientzietan lizentziatu eta euskal eskola publikoan heziketa fisikoko irakasle moduan lanean ibilia naiz. Gustukoa dut, baina Euskal Herrian ez dut ur bizi gehiegi jaisteko gozamena eta horixe da gehien atsegin  dudana. Honela bada berriz ere utzi nuen gure gizarteko lanpostu "duin" hori, motxila eta kayaka bizkar gainean hartu eta Atlantikoa gurutzatu nuen berriro ere, ziurgabetasunezko bidearen bila.
      Nire beste lanbidearekin, ibai gidarena, eguneroko ohikeriatik ihes egin ahal izan dut iadanik munduko 15 herrialdetan lan eginez.

     Orain nire bi lanbideak elkar nahasten ari naiz, eta Nazioarteko Rafting Federazioko instruktore moduan 5 herrialdetan eman ditut ikastaro eta tituluak. Esperientzia metatzen ari zait eta hobetzen ari gara. Ibaiak ez daude jada lanetik urrun.


     IRF (International Rafting Federation) nazioarteko rafting federazioak mundu osoko ibai profesionalak estandar edo jarraibide komunez hornitzea du helburu. Ibai giden garapen profesionalerako IRF-aren ziurtagiri eskema nazioartean ezagutua da eta GTE giden entrenamendu eta heziketa batzordeak darama.


     www.internationalrafting.com web orriko Guiding karpetan IRF-ak titulatutako gida eta instruktore guztien zerrenda aurkituko dugu, baita nazioartean onartutako ibai zeinuak ere, munduan zehar eskeinitako ikastaro+ebaluaketak, gida lan eskeintzak, etb. Zerrendan hauxe agertzen da: Eneko Yarza / Instructor 4/5 / Basque Country


EKUADOR

     2011ko azaroa eta abenduan nazioarteko rafting gida titulua lortzeko zenbait entrenamendu ikastaro eta ebaluaketa eskeini ditut Ekuadorren. Pastaza, Jatunyacu, Jondachi eta Hollin ibaietan izan dira. Ikastaro hauen bidez rafting industria komunikazio, segurtasun, konfidantza eta dibertsio handiagoaz aritzea espero dut.


      Jarraian argazki batzuk datoz ikastaro hauen nondik norakoa izan dezazuen.

   

      <- Baños de Agua Santa herri turistikoko erdigunean lehenengo ikasgela teorikoa.


       Oihaneko Tena herriko kayakarien ostatuan eskola teorikoa, Hostal Wellcome Break. ->





Pastaza ibaiko El Codo ur bizia nabigatu aurretik aztertzen, ur askorekin marroi koloreaz.

El Codo ur bizi bera ur gutxiagorekin. Pastaza ibaia, goiko zatia.

Jatunyacu ibaian nabigazio entrenamenduak, Amazoniako oihan euritsuan.

Huescako Pablo eta Alemaniako Julian ikasleak pozik Jatunyacu ibaian olatu erraldoiak igaro ostean.

Jondachi-Hollin ibai sarreran segurtasun hitzaldia praktikatuaz.

                    Iraulketa praktikak.

->Sakontasun gutxiko ur korronteak gurutzatuaz.



    
     Polea bidezko sistema mekanikoak. ->


Soka jaurtiketa bidezko igerilari erreskateak.










Baltsa oinez garraiatzen den urbizitik ateratzen. Pastaza ibaiko erdiko zatia.












       Bide egokia aukeratzeko baltsatik hurrengo urbizia aztertzen (Boat Scouting). Pastaza ibaia, erdiko zatia. ->














EBALUAKETA

     Nazioarteko Rafting Federazioko ziurtagiria lortzeko lehenik azterketa teoriko bat gainditu beharra dago eta ondoren rafting gidaren aspektu ezberdinak baloratuko diren frogak: nabigazio teknikak, tripulatzaileen erabilera eta entrenamendua, eta erreskate eta larrialdi teknikak.


Ebaluaketarako gogotsu.

Igeriketa frogaren barnean ur korrontea zeharkatzeko asmoz.


-> Iraulketa froga.





2 igerilari erreskatatzeko soka jaurtiketa bikoitza.->

<- "Sistema mekanikoen froga bukatu dut."







     Bidai burua (TripLeader) larrialdi eskenatoki bat konpontzen.->








    <- Ferry edo ur korronte zeharkatze maniobrak. Jondachi ibaia.


Nabigazio froga Pastaza ibaiko goiko zatian ur maila altuarekin.

Eta erdiko zatian.







     Ze, urbizi batzuk jaistera animatzen al zeate gure lan bulegoan?

2011/09/13

6 egun Paucartambo-Mapacho-Yavero ibaian (Peru)

     @hispano             @english



2011ko abuztuaren 3an, goizeko 3tan Leoren etxean prest ginen Timoteo taxista itxaroten, bezperan hitzartutako Cusco-Paucartambo bidaia egiteko (ia 5 ordu). Telefonoz deitu eta lotan ez zetorrela esan zidan. Hitzartutakoa ez betetzea ohikoa bihurtu da Perun, ia eguneroko gauza, eta euskalduna izanik ohitzea ez da xamurra, baina eguneroko entrenamenduarekin edozein egokitzen da.


     Goizeko 5etan autobusa ateratzen zen lekura iritsi ginen. 4 kayakak sabaira azkar igo eta lotu genituen baina ez zegoen eserleku librerik. Prezio berdinean zutik bidaiatzera eskeini genuen gure burua eta beraiek onartu. Paucartambo herrian gosaldu, azken barazki erosketak eta beste "movilidad" furgo bat alokatu genuen Chimur-eraino 35km us lasai aurreratzeko.


     Espedizio taldea Diego Ibañez eta Leo Gonzales perutarrek, Silvio Gurrieri argentinarrak eta nik (Eneko Yarza) osatzen genuen. Team Avalancha ordezkatzen genuen, Silviok berak egiten dituen salbamendu-jaken marka. Nirea Ikurriñaren koloreekin egin zuen eta "Non gogoa, han zangoa" mezuarekin. Aupa Silvio eta Gora Avalancha!

     6 egunetarako janaria banatu eta hantxe aurkitzen ginen Paucartambo ibai bazterrean kayakean sartu behar genuen guztiaren aurrean: lo zakua, koltxoneta, arropa lehorra, oihala, lapikoa, ordezko pala, bideo kamarak, matea, termoa, etb.  Bakoitzak bere puzzle-kayak partida jokatu ondoren 13´30etan ontziratu ginen 2500mtako altitudean.



     Laguntzarik ez genuen izango eta dena kayaketan generaman, hurrengo 6 egunetan ez genuen ia inor ikusiko. 200 km inguru paleatu genituen Paucartambo ibaian hasi (ondoren Mapacho ibaira izena aldatuaz eta azkenik Yavero ibaira) eta Urubamba ibaiaren elkargunean bukatu arte 480mtako altueran Amazoniako basoan. Zailtasun maila IV jarraia 5. mailako ur bizi batzuekin, hain jarraia ia ez genuela ur lasairik topatu 5 egunetan; a ze gozamena!



     Eguna egurrarekin sua piztuaz hasten genuen, materako ura berotu eta gari-oloak edo "avena" gosalduaz. Puzzle-kayak partida, egunero azkarrago, mozorrotu eta uretara! 3 ordu inguru kayakeatu ondoren, bazkaria: mexikar tortillak, urdaiazpiko egosia, gazta, tomatea eta tipula. Sublime txokolate perutarra eta beste 2-3 ordu paleatzera.
 
     16´30 inguruan ibai bazterrean kanpatokia egiteko hondartzatxo bat bilatuko genuen (18tan iluntzen du). Mozorroa kendu eta ohialarekin etxea eraikitzera, hau da, oihala hondar eremuaren gainean sabai moduan jartzera erreskate-soka, harriak, makilak eta palak erabiliaz. Hezetasun handia zegoen eta lehenengo gauean euria egin zuen. Orain egurra bildu, sua piztu, ura filtratu, infusioa, sukaldatu, afaldu eta su ta ke artean ehundaka izarretako hotel arroilduan lo egitera. Luxuzko hotela.


     6. egunean kayakaldia bukatzean motordun txalupa batean Urubamba ibaian gora Ivochote herriraino joan ginen, errepide hasieraraino. Hemen kamioi baten atzealdean igo ginen Cuscoraino joateko. Altuera gaitzagatik koka hostoak mastekatuaz 27 ordu egon ginen kamioi berberean
Cuscoraino iristeko, a ze bidaia luzea.




     Egun anitzetako kayak espedizio hauek horma handietako eskaladarekin konpara daitezke, edo alpinismoarekin. Baita meditatzeko espiritu-erretiru edo ashram batekin. Edozein denda, errepide edo komun-ontzitik urrun gaudela jakinik.

Pribilegiorik gabe egote hutsa da pribilegioa.

Ingurunea eta ni; helmuga AmaLurraren zainetatiko bidaia bera da.


2011/07/25

MEXIKOKO URJAUZIAK 2010 (eus)



     2010eko urrian Txomin Abadia, Fermin Perez "Mino", Lalo Ruiz eta nik, Eneko Yarza, "ZORRIAK MEXICO 2010" kayak espedizio bidaia hasi genuen. 2 hilabetetan bi parranda eta turismo egun bakarra, gainontzekoa jo ta ke ibai ezberdinetan kayakeatzen, horretarako errepidean ere ordu asko igaroaz.

Rio Verde ibai bazterreko logela.





     San Luis Potosi estatuko Ciudad Valles inguruan hasi genuen kayakaldia. Bertan ibaiek kare asko daramatenez, hauek horma erregular moduan pilatu eta urdin turkesa koloreko urjauzi ederrak daude. Micos urjauziak, El Salto, Minas Viejas eta Rio Verde (2 egunetakoa) aipatzekoak. Kanpatoki basea Ciudad Vallesen, bertako lagunak Enrique Aguado "Patas", Charli Morones eta Amilcar izan genituen. Ibaiko informazio, logistika eta garraioetarako beraiekin kontaktatu adibidez Aventura Huasteca rafting enpresan.



     Jarraian Veracruz estatura joan ginen, erreketako creek kayaka praktikatzeko paradisua. Kanpatoki basea, eta luzarorako gainera, Tlapacoyan herria izan genuen, bertako Aventurec kayakarien kanpatokia. Gertu daude Alseseca ibaia sekzio mordoarekin, Jalacingo, FiloBobos eta San Pedro. Misael, Rafa Ortiz, Iker Beristain eta Chente mexikarrekin egon ginen kayakeatzen. Baita norbegiarrekin (Marian Saethar, Benjamin Hjort), Zelanda Berriko kiwiekin (Mike Dawson eta James anaia), alemaniarrekin (Seppi Strohmeyer, Anne Hubner eta Permin), frantsesekin (Eric Deguil, Fabrice Pouyeto "Fafa", Bastien Dantin eta Thomas Tabarant), Aniol Serrasolses eta Gael Caride-rekin. Ia guztiak mundu mailako kayakariak.


Pescados ibaiko zubia Jalcomulco herrian.
     Veracruz estatuan beste kanpatoki base bat Jalcomulco herria da. Rafting enpresa pila eta oso jende jatorra, PURA BANDA! Pescados eta Barranca Grande ibai sekzioak daude, baina inguru honi falta zaiona 5. mailako adrenalina urbiziak dira.








Lalo eta Txominekin Lazarillo pirataren kobazuloan.
      Oro ibaia Veracruz estatu hegoaldean dago, San Andres Tuxtla ondoan. San Martin Tuxtla sumendian jaio eta harri ama bolkanikoan zehar (12 eta 10mtako urjauziekin) kilometro gutxtitan Karibean itsasoratzen da. Motza baina ederra kayakekin itsasoan bukatuaz. Logistiketarako galdetu Don Fernandogatik Roca Partida herrixkan. Hondartzako bere jatetxe xinplean cocktail de camarones gosaldu eta kayaketan kostako Lazarillo pirataren koba bixitatzea ere plan ona da.



Tacos al Pastor janari goxo mexikarra.
     Tabasco eta Chiapaseko ibaietan ere ibili ginen. www.mayanwhitewater.com orrian agertzen da inguru hauetako ibaien informazioa. Jatate, Santo Domingo eta Agua Azul ibaiak dira Chiapaseko harribitxiak, baina eurite eta eguraldi txarrak ez zigun egun luzeetako espedizio hauek burutzen utzi. Chiapasen kanpatoki basea San Cristobal de las Casas herri koloretsuan egin genuen, bertan laguna Alejandro Quiroga pertsonaia izan genuelarik.

    Oaxaca estatuan Mazunte herrian geratu ginen, hondartza giro ederra, eta bertatik abiatuaz Alto Copalita eta Zimatan ibaiak jaitsi genituen. Mazunteko La Empanada jatetxe eta ostatuan Rafa Heredia aurkituko duzue, eta San Agustinilloko Ola Verde Expediciones rafting enpresan Daniel Miranda eta Janet Lopez. Beraiekin hitzegin ibaietako informazio eta logistiketarako.

     Oaxacan desegin zen ZORRIAK taldea. Tampaon ibaian IRF nazioarteko rafting federazioaren izenean bertako raft gidei ziurtagiri ikastaroa eman nien (Mexikoko hirugarrena) eta Veracruz estatura itzuli, Alseseca ibaiko Truchas 18m eta Tomata 23m urjauziak jaistera neguko solstizioan eta ilargi bete eklipse biharamunean.  Niri oso ondo atera zitzaidan arren Eric Deguil lagunak bizkar-hezurreko horno bat 3tan zatitu zuen Tomatan. Zorionez nerbioak ondo zeuden eta bizi gogoz errekuperatu ostean 2011ko ekainan munduko freeride txapelketan 4. postuan geratu zen. Aupa Txapeldun!

     Nik ere nire lesioa eduki nuen, Alto Alsesecako La Vaselina urjauzian alboz ureratu eta eskuin belarria ia lehertu nuenean. Lalok bekaina ireki zuen Chiapasen, Aniolek saihetsa hautsi eta ia tripak lehertu, Thomasek sorbalda atera, etb.

     Kontuak kontu Mexikoko urbiziak paradisu antzekoak dira eta mundu mailako geltoki bilakatzea merezi dute. Sekulako kayak kapitulua izan da, gogoangarria.


Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Mikel Laboaren Izarren Hautsa abestitik.





MEXICO 2010-10/12

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Ojo Frio (SanLuis Potosí)

El Aguacate-Damian Carmona

III

Cascadas de Micos (SLuisPotosi)

From Chorro

IV

El Salto (San Luis Potosí)

El Salto-El Meco

IV (5)

Gallinas (San Luis Potosi)

El Carpintero-Tamul

III (4)

Minas Viejas (San Luis Potosí)

 

IV

Rio Verde (San Luis Potosí)

                   (2 days)

Pinihuan-Puente

Puente-Labor de Zapata

IV-V (16m)

IV-V (14m)

Santa Maria (San Luis Potosí)

Upper, La Boquilla-Tamul

IV-V

Tampaón (San Luis Potosí)

Tampaón

III

Barranca Grande (Veracruz)

Bca Grande-Pte Pescados

III+

Pescados (Veracruz)

Puente Pescados-Jalcomulco

III-IV

Antigua (Veracruz)

Jalcomulco-Presa

II-III

Filo Bobos (Veracruz)

Pimiento

Tatempa
Tescapa-Pte Filo
Pte Filo-El Encanto
From El Encanto

IV

IV
III+
III
III

Alseseca (Veracruz)

Upper, to Rancho el 7

Rancho el 7-PteTablazos
La Trucha waterfall
Big Banana-Pezma-PteTomata
La Tomata 1 waterfall
Tomata-Pte Cochota

IV-V

IV
18 meters
V
23 meters
V

Jalacingo (Veracruz)

Bukaki rapid

San Rafael

V

V

San Pedro (Veracruz)

San Pedro waterfall

15 meters

Rio Oro (Veracruz)

To the beach

IV (12m, 10m)

Almandro (Tabasco+Chiapas)

Huitiupan (Chiapas) - Oxolotan (Tabasco)

IV+ , 29km

Sierra (Chiapas)

Middle

IV (5)

Mazantic (Chiapas)

Upper, ElBosque-Pte Mazantic

Lower, PteMazantic-Huitiupan

IV+

III

Copalita (Oaxaca)

Uper,PlumaHidalgo-Alemania

IV-V

Zimatan (Oaxaca)

El Chorro

IV-V