Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

Showing posts with label `20. Adidas-Sickline 2010 (eus). Show all posts
Showing posts with label `20. Adidas-Sickline 2010 (eus). Show all posts

2012/09/26

Munduko Txapelketan Euskal Herririk ez (eus)

         @english



"Sickline" Munduko Kayak Extremo Txapelketa ospatuko da 2012ko urriaren 7an eta bigarren urtez jarraian ez didate euskaldun bezala parte hartzen utziko.



     2010. urtea izan zen munduko txapelketan parte hartu nuen aldi bakarra eta horretarako nire euskal izaera errespetatzea izan zen nire baldintza. EUS bezala nire nazioa ordezkatzen utzi ninduten eta denen harridurarako finaletan sartu eta munduko 15.a geratu nintzen telebistan eta interneten azalduaz.

     Nire 2010eko Txapelketa-ren erreportaia.

     Badirudi hau norbaiti ez zizaiola gustatu eta ordutik ez didate Euskal Herria ordezkatzen uzten.

     Honen aurrean nire erabaki pertsonala izan da munduko txapelketan ez parte hartzea, ez baitut gure euskal herriari hainbeste kalte egin dioten gobernu espainiar ez eta frantsesaren koloreak ordezkatu nahi. Espainia eta Frantzian lagun handiak ditudan arren bakoitzari bere izaera errespetatzea eskatzen dut.

     Kirol txapelketetan antolatzaileek erabaki dezakete parte hartzaileek nazioak ordezkatuko dituzten ala estatu/herrialdeak. Euskal Herriak gaur egun oraindik ez du estatu izaerarik baina nazio onartua da. Ea laister ikusten ditugun gure kirolariak beraien koloreak defendatzen...

     Bitartean lagunak diren kayakariei hoberena opa diet munduko txapelketan.


     Ateak itxi zizkidan antolatzaileetako batek esan zidan nire kayak bizitzan hoberena opa zidala. Ba kirolaria eta zoriontsua izateko ez dut lehiatu beharrik, eta munduko txapelketan ezin parte hartu arren zorte ona beti izan dut lagun ni bizirik mantenduz, eta halaxe jarraitzea espero dut. 

     Hurrengo jomuga: Asia.

2011/03/24

15. Munduko Txapelketan. Sickline 2010 (eus)


@english                                 @hispano

                                    Txapelketako bideo guztia ikusteko:
                                                                                              http://freecaster.tv/kayak/1012959/adidas-sickline-2010-replay
                                                                                              http://freecaster.tv/kayak/1013326/adidas-sickline-2010-highlight


MUNDUKO KAYAK EXTREMO TXAPELKETA 2010

ADIDAS-SICKLINE, AUSTRIA   2010-9-30/2010-10-2

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Oetz (Austriar Alpeak)

Wellebrucke
V



MUNDUKO 15.a!

Argazkia: Laura Mas


     2010 izan zen nire lehen lehiaketa urtea plastikozko untzietan. 2005etik Bliss-Stick SCUD kayakean nenbilen eta oso gustukoa nuen, baina oso motela zen. “Ile horiduna” forma galduarekin zegoen eta 2010eko martxoan Bliss-Stick Mystic kayakera aldatu nintzen, azkar nabigatzen hasiaz.

     Zenbait lasterketetan lehiatu ondoren, 2010eko urrian Munduko Kayak Extremo Txapelketan (ADIDAS-SICKLINE) parte hartu nuen Austriako Oetz herri eta ibaian. 10 piriniar kayakari (PEK) joan ginen elkarrekin talde moduan: 3 kataluniar (Gerd & Aniol Serrasolses eta Marc Parra), 4 frantses (Eric Deguil, Fabrice Pouyeto, Bastien eta Thomas) eta 3 euskaldun (Igor Juanikorena, Mikel Sarasola eta ni).


Argazkia: Alex Keller

      Lehenengo kanporaketa lasterketan mundu osoko ia 150 partaide ginen. 90 kayakari pasa ginen 2. klasifikazio lasterketara eta guztion harridurarako, baita neurea ere, 8. denbora hoberena egin nuen. 1+2 klasifikazio orokorrean 13 zenbakiarekin nindoan hurrengo eguneko goiko zatiko finaletara.


Argazkia: A.K.

     Larunbata urriak 2, 48 kayakari hoberenak Oetz ibaiko Wellebrucke sekzio ezagunean final laurdenetan lehiatzera gindoazen (kronoaren aurka banaka, buruz-buruko kanporaketa txandetan). 26 pasa ginen final erdietara eta hemen minutu 1 eta 8 segunduko denbora eginaz 15 hoberenen Super Finalera igaro nintzen 13.ena bezala. TOP 15, hori dek eta!

Argazkia: A.K.

     Hantxe zegoen telebista, elkarrizketak abian, interneten zuzenean ematen, eta ni neopreno jantzi hautsiarekin, lepoko latex iraganezin hautsia, plastikozko kasko eta material zaharrarekin kayakari profesional dizdiratsu guzti haiez inguratua.

      Gaizki ulerturen bat egon zen ea nik zein herrialde ordezkatzen nuen. Beste redbull bat hartu eta erreportari nagusiarekin hitzegitera joan nintzen, Steve Fisher legendarioarekin. Ni euskalduna naizela azaldu nion, berak ulertu, Ikurriña sorbaldan lotu eta irteera arlanpara joan nintzen munduko txapelketan azken aldiz lehiatzera.

"Txapeldunaren Hiltzailea” izeneko lasterketako azken jauzia (The Champion´s killer). Argazkia: LM.

     Guztia ematera irten nintzen, oso azkar lehen zatian, baina lerro-bidetik atera nintzen erdialdera eta berriz ere Txapeldunaren Hiltzailea azken jauzian. Jaitsiera txarra egin arren oso zoriontsu sentitu nintzen Munduko Kayak Extremo Txapelketan 15.a izateagatik. 

Argazkia: L.M.

     Sam Sutton, Zelanda Berria 2005 kapituluko nire laguna, bilakatu zen munduko txapeldun guztioi erakustaldia emanaz. Lur planeta bidaietako lagunak elkartu ginen berriz ere (Silvio Gurrieri, Nils Heine, Mike Dawson…) eta lagun gehiago ere egin genituen.

IBAIETAKO LAGUNAK