Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2011/03/04

CAN-USA-MEX 2004 (EUS)

@hispano                      @english


     Udaberri+uda sasoia Pirinioetan igaro ondoren 2004ko irailan berriz ere emigratzeko ordua iritsi zen eta Canada ekialdera joan nintzen bakarrik. Ez nuen itzulerako hegaldirik eta nire barne iparrorratza  jarraikiz 2 urte t’erdira itzuliko nintzen Asia-tik Euskal Herrira, munduari itzulia emanez.


CANADA-USA-MEXICO   2004-9/12


     Argazkian ikusten den autobusa, 2 ibilgailu eta 2 remolke edo atoiekin (batean kayakak eta bestean janari+sukaldea) Ipar Amerika gurutzatu genuen ibaitik ibaira joanez. Canada ekialdean dagoen Quebec eta Ontario probintzi arteko Ottawa ibaian hasi, USA ekialdetik gurutzatu eta mexikar pazifikoan bukatu genuen, ozeano Barean.

     Jim Coffei jaunak bere Sprit rafting enpresaren bidez antolatutako WILD programan parte hartu nuen, “ur bizietako liderren garapen intentsiboa”. 



     15 ikasle eta 15 langile. 3 hilabetez ikasten eta gozatzen egon ondoren ibai gida lan munduan murgiltzeko prest utziko dituen bidai programa.







     Ni langilea nintzen, instruktore eta segurtasun lanetan aritzeaz gain nire lan berezitua argazkilaria izatea zelarik.









     Bernardo doktore mexikarra bideoaz eta ni argazki kameraz, ibai guztiak kayaketan jaitsi genituen bidaiaren erreportari moduan lankide eta adiskide.





     Canadako Ottawa ibaian hastapeneko iraulketa ikasten.

     Eskola teorikoak eta praktikoak xarma bereziko ikasgela aldakorretan izan genituen.



     Adibidez San Luis Potosi mexikar estatuko Micos bailarako zuhaitz honen azpian.


     Edo Veracruz mexikar estatuko Jalcomulco herriko Pescados zubian autobuseko sabailan.











USA   Ameriketako Estatu Batuak

     Pensylvania-ko Youghiogheny ibaian lehen geldieunea egin ondoren West Virginiara joan ginen.

     Hemen Gauley ibaia dago, indartsua, dibertigarria eta ospetsua. Urtegitik hasiaz 50km 3 sekziotan. 5 ur bizi handi ditu ikuskizuna ziurtatuaz.

     Urtegi honek urtean 6 astez bakarrik askatzen du ura (iraila-urria), astean 4 egunez, pertsona eta untzi pilaketa lortuaz. Horietako asteburu batean “Gauley Fest” ibai makro festibal girotua antolatzen da, 2005ean honetara itzuliko nintzelarik.

  



     USAko ibai hauetan Andrew Holcombe kayakari proa eduki genuen gida eta instruktore Gauley ibaiko `PillowRock´ ur biziko argazki honetan ikusten den bezala.

  





     Gogoratzen dut nola PillowRock gainetik nire taldekoei argazkiak atera eta beraien erreskatetan behera joan zirenean nola linea zailena aukeratu nuen. Korronte guztia ezkerreko harkaitzaren aurka zijoan ur pareta edo kuxin handia sortuaz, eta honen ezkerrean 2 metrotako kontrakorronte basatia horma bertikalek mugatua.

     Lortu nuen sartzea, bai, baina adrenalina askatzeak hor egin zuen gora, zezenaren gainean rodeoa eginez bainitzan kontrakorronte txiki basatia gora, behera eta alde guztietara mugitzen zen. Ni emozio eta adrenalinaz beteta nengoen bertako publiko ezezaguna txistuka, oihuka eta besoak gora jauzika hasi zenean. Handik ondo ateratzea lortu nuen eta gerora jakin nuen txoko basati horrek izena ere bazuela: Room of Doom.
  
New River ere jaitsi genuen, Ameriketako ibai zaharrenetarikoa.
Zubi hau munduko altuena zen 2004 arte, eta luzeenetarikoa.

Tennessee estatuan Ocoee ibaia jaitsi genuen.
Bertan dago kayakarekin jolasteko Devil´s Hole zulo ezaguna.
 

ERRESKATEAK


     Ibai gidak erreskate egoerak bideratzen jakin behar ditu eta hori ikasteko baliabide paregabeak genituen. ‘Rescue 3’ erakundearen SRT 1 eta 2 (Swiftwater Rescue Technician level 1&2) ikastaroak jaso genituen Jim Coffei instruktore bikainaren eskutik.

     Alboan ikusten da Micos urjauzietan biktima batzuk erreskatatzeko eszenatokian egin ziren maniobretako bat (SRT1).



     Beheko argazkietan aldiz, Xico ibaian erreskate eszenatokian rapel luze bat eginaz eta biktimak lan gogorrez erreskatatzen.  Gaueko erreskate eszenatokia Pescados ibaian egin genuen (SRT2).


















     Pescados ibaian erreskate maniobra ugari praktikatu genituen: igerian lotuta ibai erdiko harritik biktima atera, oinak urazpian harrapatuta dituen biktima erreskatatzeko teknikak, harkaitzaren aurka dagoen baltsa ateratzeko teknikak (horien artean abantaila mekanikoa), ibaia oinez gurutzatzeko pala+talde formazio teknikak, etabar luze bat.














Jim Coffei instruktore lanetan ikasleak ibaia gurutzatzeko prestatzen diren bitartean.  Pescados ibaia, Veracruz-Mexico.



MEXIKO



     Gure lehen geldiunea San Luis Potosi estatuko Huasteca Potosina eskualdean izan zen, Ciudad Valles inguruan. Bertan "Cascadas de Micos" Salto ibai zatia dago, ur mineraletatik sortutako kareharri txuriak ertz erregularreko hormak eraikitzen ditu eta guri kayakean jaisteko parke ikusgarria eskeini.



     Andrew Slater instruktore kideak Micos-eko Toro urjauzi handiena jeitsi zuen nik argazkiak ateratzen nizkion bitartean, baina kayak aurrea gehiegi altxatu zitzaion eta zapal ureratu. Benetako erreskatea eta ospitalera. Bizkar orno konprimatua eta atsedenarekin indarberritua.



     Ibaietatik kanpo turismo pixkat ere egin genuen. San Luis Potosin "Sotano de las Golondrinas"-era joan ginen, 500mtako sakonera eta goiko lurmailan 60mtako diametroa duen kono itxurako kobazuloa.

     Egunsentian milaka sorbeltz (ez dira enarak) eta loro zehaztasun osoz espiralean hegan ateratzen dira kobatik. Ilunabarrean, berriz, kobaren gainean norantza berean biraka dabiltza, pikatuan kobazuloan behera taldeka botatzen diren bitartean eta gu haien ziztu hotsa entzunaz.

   Ikusgarriak izan ziren biak, bai egunsentia baita ilunabarra ere.
     VERACRUZ estatura abiatu ginen hemen urak lur altuetatik Karibera bide eder ugari higatu baititu.

   Alseseca ibaia dugu hoberenetarikoa (eskuineko argazkian) Tlapacoyan herri inguruan. Harri ama, ura eta desnibela, ezin gehiago eskatu.




     Barranca Grande ibaia jaitsi genuen 2 egunetan ibai bazterrean lo eginaz eta Pescadosen behera Jalcomulcon amaitu.

     Argazki honetan ikusten da nola ikasleak dagoeneko ikasten ari ziren.










       Sprit House genuen basea Jalcomulcoko herrian. Herri honetako etxe bakoitzak bere kolorea, usaina eta musika dauka. Zakur erasoen aurka makurtzearekin nahikoa da (harria hartu eta botako diezulakoan) eta gauean astoak kontu kontari dabiltza negarrak eta parre algarak eraginez.

  'Reventon' ederra egin genuen nire urtebetetzean, Gerardo eta Miriamek antolatua, DJak, Yeti eta ni suzko kateekin dantzan,  etab.  Pura Banda!




     Catemaco lakuko uharte batean tximino potoloak bisitatu ostean mendebalderuntz abiatu ginen, ozeano Bareko OAXACA estatu koloretsura. Huatulco-Mazunte inguruan egon ginen, 2002an lanean egon nintzen lekuan.


     Copalita ibaiaren 3 sekzioak jaitsi genituen eta ibaiarekin itsasoratu hondartzako olatuak surfeatuaz. Gozagarria!


     Honela bukatu zen WILD bidai programa. 3 hilabetetan denek ikasi genuen asko eta batzuei bizitzaren norabidea aldatuko zitzaien. Nire buruan txurro edo rasta generazio berria sortu nuen.


     Esperientzia gogoangarria dudarik gabe.

     WILD bukatu eta hurrengo egunean Slater, Bernardo eta ni Zimatan ibaia jaistera joan ginen, grix-argi koloreko harri ama ederra ur mugimendu bereziekin. Bukaerako 'El Chorro' 8 metrotako urjauzi nahasi eta arriskutsuari nik bakarrik ematea erabaki genuen, baina gauza ez zen ondo atera. Ureratu orduko eskuin pareta azpijanaren aurka agertu nintzen iraulita, korronteak bultzatzen, ni alde guztietako eskimotaje mota guztiak eginez, baina kayaka ez zen mugitzen. Soka bota ninduten baina ez zuen balio, burua urazpian luzaro. Leku arriskutsu horretan igeri egiteko ordua iritsi zen. Gonatik tira eta  urjauzira bideratu nintzen, bi eskuekin ura hartu eta bola eginez sakontasun ilunera jaitsi. Segundu luze batzuren ondoren ibaian behean agertu nintzen arnas premiaz. Nire kayaka ordea urjauziaren atzeko kobazuloan agertu eta geratu zen. Ezin genuen ezer gehiago egin.

     Hurrengo egunean material egokia, Bernardo eta ibai gida bihurtutako ikasle prestuenekin kayaka erreskatatzera itzuli ginen. Dena antolatuta ni nintzen arriskuan jarriko zen bakarra. Lotuta uretara jauzi egin eta urjauziaren zirrikitutik kobazuloan sartu nintzen, hor kayakik ez ordea, eta ura basati, eta pareta bustian dokumentaletako arrain ttiki eskalatzaileak. Bapatean kayaka misil moduan agertu zen azpitik, nik besarkatu eta 2. soka muturrarekin lotu nuen kobako ur mugimenduak birak eman arazten zizkigun bitartean, eta honekin sokak ni inguratzen... Seinale oihua bota orduko Bernardo eta ia 2mtako Bob indartsua nire sokari tiraka hasi ziren. Ur kortina gurutzatu nuen kayakaren sokatik askatzen saiatzen nintzen bitartean, baina txorkatiletan inguratua geratu zen. Zorionez kayaka nire atzetik etorri zen.

     Dena salbu, eta penitentzia moduan kayak barruan ehundaka arrain eskalatzaile ttiki neuzkan. Kayaka tente jarri, tapoia ireki, ura kanpora baina arrainak plastikoan gora eskalatzen! Sinesgaitza. Arrainak kayakean usteldu eta haien kirats penitentziak egun askotan jarraitu ninduen.   2010ean itzuli eta El Chorro urjauzia ondo jaitsi nuen.

     Wave Sport-eko T2 (Transformer) kayak hori honekin autobusetan Erdi Amerika gurutzatu eta Costa Ricaraino joan nintzen 2004ko abenduan.


CANADA 2004-9

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Ottawa (Ontario-Quebec)

Middle Channel

Main Channel

III

III-IV

Gatineau (Quebec)

 

III


USA         2004-10 + 2005-9

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Youghiogheny (Pensylvania)

Upper

Lower + Loop

IV

III (4)

Gauley (West Virginia)

Upper

Middle
Lower

IV

III
III

New (West Virginia)

Lower

III

Nantahala (North Carolina)

 

II-III

Ocoee (Tennessee)

 

III+


MEXICO 2004-11 + 2005-4

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Cascadas de Micos (SLuisPotosi)

From Chorro

IV

Tampaón (San Luis Potosí)

Tampaón

III

Barranca Grande (Veracruz)

Bca Grande-Pte Pescados

III+

Pescados (Veracruz)

Puente Pescados-Jalcomulco

III-IV

Antigua (Veracruz)

Jalcomulco-Presa

II-III

El Sordo (Veracruz)

Cafetal-Puente Pescados

III+

Actopan (Veracruz)

Cascada-pueblo

II-III

Alseseca (Veracruz)

Rancho el 7-PteTablazos

IV

Copalita (Oaxaca)

Alemania

La Hamaca
La Bocana

IV

III
II

Zimatan (Oaxaca)

El Chorro

IV-V

1 comment: