http://freecaster.tv/kayak/1012959/adidas-sickline-2010-replay
http://freecaster.tv/kayak/1013326/adidas-sickline-2010-highlight
MUNDUKO KAYAK EXTREMO TXAPELKETA 2010
ADIDAS-SICKLINE, AUSTRIA 2010-9-30/2010-10-2
IBAIA
ZATIA
ZAILTASUNA
Oetz (Austriar Alpeak)
Wellebrucke
V
|
MUNDUKO 15.a!
Argazkia: Laura Mas
|
2010 izan zen nire lehen lehiaketa urtea plastikozko untzietan. 2005etik Bliss-Stick SCUD kayakean nenbilen eta oso gustukoa nuen, baina oso motela zen. “Ile horiduna” forma galduarekin zegoen eta 2010eko martxoan Bliss-Stick Mystic kayakera aldatu nintzen, azkar nabigatzen hasiaz.
Zenbait lasterketetan lehiatu ondoren, 2010eko urrian Munduko Kayak Extremo Txapelketan (ADIDAS-SICKLINE) parte hartu nuen Austriako Oetz herri eta ibaian. 10 piriniar kayakari (PEK) joan ginen elkarrekin talde moduan: 3 kataluniar (Gerd & Aniol Serrasolses eta Marc Parra), 4 frantses (Eric Deguil, Fabrice Pouyeto, Bastien eta Thomas) eta 3 euskaldun (Igor Juanikorena, Mikel Sarasola eta ni).
Argazkia: Alex Keller
|
Argazkia: A.K.
|
Larunbata urriak 2, 48 kayakari hoberenak Oetz ibaiko Wellebrucke sekzio ezagunean final laurdenetan lehiatzera gindoazen (kronoaren aurka banaka, buruz-buruko kanporaketa txandetan). 26 pasa ginen final erdietara eta hemen minutu 1 eta 8 segunduko denbora eginaz 15 hoberenen Super Finalera igaro nintzen 13.ena bezala. TOP 15, hori dek eta!
Argazkia: A.K.
|
Hantxe zegoen telebista, elkarrizketak abian, interneten zuzenean ematen, eta ni neopreno jantzi hautsiarekin, lepoko latex iraganezin hautsia, plastikozko kasko eta material zaharrarekin kayakari profesional dizdiratsu guzti haiez inguratua.
Gaizki ulerturen bat egon zen ea nik zein herrialde ordezkatzen nuen. Beste redbull bat hartu eta erreportari nagusiarekin hitzegitera joan nintzen, Steve Fisher legendarioarekin. Ni euskalduna naizela azaldu nion, berak ulertu, Ikurriña sorbaldan lotu eta irteera arlanpara joan nintzen munduko txapelketan azken aldiz lehiatzera.
"Txapeldunaren Hiltzailea” izeneko lasterketako azken jauzia (The Champion´s killer). Argazkia: LM.
|
Guztia ematera irten nintzen, oso azkar lehen zatian, baina lerro-bidetik atera nintzen erdialdera eta berriz ere Txapeldunaren Hiltzailea azken jauzian. Jaitsiera txarra egin arren oso zoriontsu sentitu nintzen Munduko Kayak Extremo Txapelketan 15.a izateagatik.
Argazkia: L.M.
|
Sam Sutton, Zelanda Berria 2005 kapituluko nire laguna, bilakatu zen munduko txapeldun guztioi erakustaldia emanaz. Lur planeta bidaietako lagunak elkartu ginen berriz ere (Silvio Gurrieri, Nils Heine, Mike Dawson…) eta lagun gehiago ere egin genituen.
IBAIETAKO LAGUNAK
Ostias Eneko vaya blog guapo te has currao.
ReplyDeleteQue buena lo de tu participacion en Austria, je je.
En dos palabras: Im Presionante.
Un saludo Aníbal.