Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2011/07/25

MEXIKOKO URJAUZIAK 2010 (eus)



     2010eko urrian Txomin Abadia, Fermin Perez "Mino", Lalo Ruiz eta nik, Eneko Yarza, "ZORRIAK MEXICO 2010" kayak espedizio bidaia hasi genuen. 2 hilabetetan bi parranda eta turismo egun bakarra, gainontzekoa jo ta ke ibai ezberdinetan kayakeatzen, horretarako errepidean ere ordu asko igaroaz.

Rio Verde ibai bazterreko logela.





     San Luis Potosi estatuko Ciudad Valles inguruan hasi genuen kayakaldia. Bertan ibaiek kare asko daramatenez, hauek horma erregular moduan pilatu eta urdin turkesa koloreko urjauzi ederrak daude. Micos urjauziak, El Salto, Minas Viejas eta Rio Verde (2 egunetakoa) aipatzekoak. Kanpatoki basea Ciudad Vallesen, bertako lagunak Enrique Aguado "Patas", Charli Morones eta Amilcar izan genituen. Ibaiko informazio, logistika eta garraioetarako beraiekin kontaktatu adibidez Aventura Huasteca rafting enpresan.



     Jarraian Veracruz estatura joan ginen, erreketako creek kayaka praktikatzeko paradisua. Kanpatoki basea, eta luzarorako gainera, Tlapacoyan herria izan genuen, bertako Aventurec kayakarien kanpatokia. Gertu daude Alseseca ibaia sekzio mordoarekin, Jalacingo, FiloBobos eta San Pedro. Misael, Rafa Ortiz, Iker Beristain eta Chente mexikarrekin egon ginen kayakeatzen. Baita norbegiarrekin (Marian Saethar, Benjamin Hjort), Zelanda Berriko kiwiekin (Mike Dawson eta James anaia), alemaniarrekin (Seppi Strohmeyer, Anne Hubner eta Permin), frantsesekin (Eric Deguil, Fabrice Pouyeto "Fafa", Bastien Dantin eta Thomas Tabarant), Aniol Serrasolses eta Gael Caride-rekin. Ia guztiak mundu mailako kayakariak.


Pescados ibaiko zubia Jalcomulco herrian.
     Veracruz estatuan beste kanpatoki base bat Jalcomulco herria da. Rafting enpresa pila eta oso jende jatorra, PURA BANDA! Pescados eta Barranca Grande ibai sekzioak daude, baina inguru honi falta zaiona 5. mailako adrenalina urbiziak dira.








Lalo eta Txominekin Lazarillo pirataren kobazuloan.
      Oro ibaia Veracruz estatu hegoaldean dago, San Andres Tuxtla ondoan. San Martin Tuxtla sumendian jaio eta harri ama bolkanikoan zehar (12 eta 10mtako urjauziekin) kilometro gutxtitan Karibean itsasoratzen da. Motza baina ederra kayakekin itsasoan bukatuaz. Logistiketarako galdetu Don Fernandogatik Roca Partida herrixkan. Hondartzako bere jatetxe xinplean cocktail de camarones gosaldu eta kayaketan kostako Lazarillo pirataren koba bixitatzea ere plan ona da.



Tacos al Pastor janari goxo mexikarra.
     Tabasco eta Chiapaseko ibaietan ere ibili ginen. www.mayanwhitewater.com orrian agertzen da inguru hauetako ibaien informazioa. Jatate, Santo Domingo eta Agua Azul ibaiak dira Chiapaseko harribitxiak, baina eurite eta eguraldi txarrak ez zigun egun luzeetako espedizio hauek burutzen utzi. Chiapasen kanpatoki basea San Cristobal de las Casas herri koloretsuan egin genuen, bertan laguna Alejandro Quiroga pertsonaia izan genuelarik.

    Oaxaca estatuan Mazunte herrian geratu ginen, hondartza giro ederra, eta bertatik abiatuaz Alto Copalita eta Zimatan ibaiak jaitsi genituen. Mazunteko La Empanada jatetxe eta ostatuan Rafa Heredia aurkituko duzue, eta San Agustinilloko Ola Verde Expediciones rafting enpresan Daniel Miranda eta Janet Lopez. Beraiekin hitzegin ibaietako informazio eta logistiketarako.

     Oaxacan desegin zen ZORRIAK taldea. Tampaon ibaian IRF nazioarteko rafting federazioaren izenean bertako raft gidei ziurtagiri ikastaroa eman nien (Mexikoko hirugarrena) eta Veracruz estatura itzuli, Alseseca ibaiko Truchas 18m eta Tomata 23m urjauziak jaistera neguko solstizioan eta ilargi bete eklipse biharamunean.  Niri oso ondo atera zitzaidan arren Eric Deguil lagunak bizkar-hezurreko horno bat 3tan zatitu zuen Tomatan. Zorionez nerbioak ondo zeuden eta bizi gogoz errekuperatu ostean 2011ko ekainan munduko freeride txapelketan 4. postuan geratu zen. Aupa Txapeldun!

     Nik ere nire lesioa eduki nuen, Alto Alsesecako La Vaselina urjauzian alboz ureratu eta eskuin belarria ia lehertu nuenean. Lalok bekaina ireki zuen Chiapasen, Aniolek saihetsa hautsi eta ia tripak lehertu, Thomasek sorbalda atera, etb.

     Kontuak kontu Mexikoko urbiziak paradisu antzekoak dira eta mundu mailako geltoki bilakatzea merezi dute. Sekulako kayak kapitulua izan da, gogoangarria.


Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.
Mikel Laboaren Izarren Hautsa abestitik.





MEXICO 2010-10/12

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Ojo Frio (SanLuis Potosí)

El Aguacate-Damian Carmona

III

Cascadas de Micos (SLuisPotosi)

From Chorro

IV

El Salto (San Luis Potosí)

El Salto-El Meco

IV (5)

Gallinas (San Luis Potosi)

El Carpintero-Tamul

III (4)

Minas Viejas (San Luis Potosí)

 

IV

Rio Verde (San Luis Potosí)

                   (2 days)

Pinihuan-Puente

Puente-Labor de Zapata

IV-V (16m)

IV-V (14m)

Santa Maria (San Luis Potosí)

Upper, La Boquilla-Tamul

IV-V

Tampaón (San Luis Potosí)

Tampaón

III

Barranca Grande (Veracruz)

Bca Grande-Pte Pescados

III+

Pescados (Veracruz)

Puente Pescados-Jalcomulco

III-IV

Antigua (Veracruz)

Jalcomulco-Presa

II-III

Filo Bobos (Veracruz)

Pimiento

Tatempa
Tescapa-Pte Filo
Pte Filo-El Encanto
From El Encanto

IV

IV
III+
III
III

Alseseca (Veracruz)

Upper, to Rancho el 7

Rancho el 7-PteTablazos
La Trucha waterfall
Big Banana-Pezma-PteTomata
La Tomata 1 waterfall
Tomata-Pte Cochota

IV-V

IV
18 meters
V
23 meters
V

Jalacingo (Veracruz)

Bukaki rapid

San Rafael

V

V

San Pedro (Veracruz)

San Pedro waterfall

15 meters

Rio Oro (Veracruz)

To the beach

IV (12m, 10m)

Almandro (Tabasco+Chiapas)

Huitiupan (Chiapas) - Oxolotan (Tabasco)

IV+ , 29km

Sierra (Chiapas)

Middle

IV (5)

Mazantic (Chiapas)

Upper, ElBosque-Pte Mazantic

Lower, PteMazantic-Huitiupan

IV+

III

Copalita (Oaxaca)

Uper,PlumaHidalgo-Alemania

IV-V

Zimatan (Oaxaca)

El Chorro

IV-V




No comments:

Post a Comment