Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2011/07/01

MEXICO 2010. OAXACA (eus)

          @hispano                 @english
 
2010eko abendua hasieran Lalo, Txomin eta ni neu Eneko Chiapasetik Oaxaca estatura joan ginen "La Golfa" autoan. Eguraldi txarretik ihes eginaz pazifikoko kosta berora jaitsi ginen, Mazunte eta San Agustinillo hondartzetara. Rafa "Laparca" aspaldiko lagunak bere La Empanada jatetxe eta ostatuan hartu gintuen. Bainujantzi hutsarekin egun osoan oinutsik, Rinconcito hondartza, iluntzea Punta Cometan ikusi eta garagardoak Luna Llenan Sublime taldearen I smoke two joins kantua abestuaz.


     Argentinan ezagututako Daniel Miranda El Pana venezuelarrak eta Janet Lopez nire aspaldiko bidailagun mexikarrak Ola Verde rafting enpresa ireki berria dute, inguruan Copalita ibaiak 3 rafting sekzio baititu nik 2002an ezagutuak.

     2 kayak espedizio eder egin genituen beraiekin Lalo Ruiz mexikarrak, Txomin Abadia zangotzarrak eta nik. ALTO COPALITA IV-V Pluma Hidalgo herritik Alemania sekzio komertzialaren hasierara, 8 ordu jo ta ke. Hirutan ibai osoa harkaitzen azpian desagertzen zen, 3 sifoi oso, nahiko maltzurra eta arriskutsua, nabigatzea baino gehiago expedizio lana. Sekzio hau jaisteko gogoak neuzkan 2002. urtean bertan lanean izan nintzenetik. Pena Janetek automobileko gurpila guztiz izorratu zuela hasierako aldapa galduetan, eta Lalok garagardo pare bana ordaindu behar izan zituela.

     ZIMATAN IV-V ibai xarmanta ere jaitsi genuen, granito zurizko kainoi zoragarria, ur gutxi baina ama-harkaitza ur mugimendu bereziekin. Sekzio bukaeran El Chorro urjauzia dago koba azpijana eta sifoiekin, non 2004ean igeri egin eta hurrengo egunean kobatik kayaka berreskuratzera joan nintzen huraxe. Oraingoan aldiz, arantza hura atera eta El Chorro urbizia ondo jaitsi dut.





     Bideo hau Daniel Miranda El Panak editatua da nire irudiak erabiliaz. Bideoko azken urjauzia da El Chorro.


  Oaxacako Bideoaren lotura






     Eta honela iritsi zen ZORRIAK MEXICO 2010 espedizio taldearen banantze eguna. Earra izan da bidaia, partaide apartak eta bideko ibai, urjauzi, lagun eta bizipen galantak. Lalo "La Golfa"n Jalcomulcora eta Txomin eta biok Toluca eta Mexico DF hiriburuan azken kontzertu eta parranda botatzera gure lagun Gerardo, Miriam eta Noerekin.
     Hortik norbanako bakoitza zegokion bidera. 

No comments:

Post a Comment