Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2013/01/26

Ene Maisuei eskerrak Osotasunarentzat lanean (INDIA 2013)

Piskanaka Egia argitzen ari zait. Eneko izena duen goputz fisiko eta adimen honek gaitasun batzuk zekartzan eta bidean izan dituen maisuei eskerrak bizitza hontan Osotasunarentzat zeregin positibo bat ikasi eta egin dezake.

     Eskerrikasko ene Maisuak. Zuengandik ikasi nuen Ibaia ezagutzen, sentitzen eta bizitzen. Ramon Gorrotxategi 11 urterekin, Javier Compadre "Viejo" 15 urterekin, Jim Coffei 25 urterekin, besteren artean. Eskerrikasko zuei bene benetan. Momentuan behar nuen ikasketa teknikoez gain, Ibaira noan bakoitzean uneaz gozatzen erakutsi zenidaten, kalitatez jokatzen eta poza sentitzen, orain eta hemen guztia ematen. Eskerrikasko ene Maisuak.

     Gainontzeko guztia Ibaiak erakutsi dit. Honek bizitza ulertzen erakutsi dit, galduaz dena irabazten, kanpotik barrura eta barrutik kanpora. Eskerrikasko IBAI, ene jainkoaren ordezkari, zu gurtzen zaitut.


     Hauxe da logelako ikuspegia Rishikesh herrian. Ganges ibai sakratua Himalayetako mendi artetik ateratzen da hementxe, ur bizietatik ur bareetara, eta haizeak egunsenti eta ilunabarrero burua garbitzen du. Bertako zelula guztiak osotasun espiritualaren bidean dihardute, gauza bakarra da inor ez eta ezerren aurka ez joatea. Honela bakoitzak bere lekua topatzen du. Eta zein da nire lekua?

     Beti gustatu izan zait ene ezagutza elkarbanatzea, hau da, hezkuntza. Bestalde, Ibaiarekiko maitasunak hau ezagutzera eraman nau. Nire lekua? Ibaiaren maitasun eta ezagutza elkarbanatzea.

    Datorren astean bertako rafting gida prestuei gaitasun eta ezagutza entrenamendu ikastaroa eskeiniko diet. Ibaiaz orain eta hemen kalitatez gozatzen, beste pertsonak ibaian behera baltsan eramateko lanbidea eskeiniaz. Egin dezagun ON. OM ala ON? Berdina da.

http://www.internationalrafting.com/2013/01/guide-workshops-india-scotland-coming/

ONNNNN



No comments:

Post a Comment