PANAMA 2005-1 | ||
IBAIA | ZATIA | ZAILTASUNA |
Chiriqui Viejo(Panamá) | PalonSabo | IVIII |
Chiriqui(Panamá) | Bajo MendezBarrigona | IIIII-III |
2005eko urtarrilean Costa Ricako Quepos herritik talde bat abiatu ginn furgoneta batean Panamaruntz, Ertamerikako hego muturra. H2O-Ríos Tropicales rafting enpresaren izenean gindoazen bezero batzuekin 2 ibai jaisteko espedizioan: Chiriquí eta Chiriquí Viejo.
Esanguratsua Costa Rica-Panama arteko mugan zegoen antolakuntza gabezia eta kaosa. Muga irekia zegoen eta 4 orduz ate joka ia mesede eskean joan behar izan genuen paperak eta visa zigilua lortzeko.
Ibaietan 2 baltsa eta 2 kayak gindoazen. H2O rafting enpresako jabeak baltsen gidari: Arturo el Negro mexikarra eta Leo ticoa (tico eta tica deitzen zaie Costa Ricako pertsonei). Segurtasun kayakariak Jorge Gomez eta ni neu. Baltsan paleatzaileak Veronica tolosaldekoa eta Edurne, eta Puerto Ricoko familia bat. Txofer moduan Chompo tico potolo umoretsua.
Costa Ricarekin mugan dagoen Panamako Chiriquí probintziara joan ginen, bertako Guaymi indigenek “Ilargi bailara” deitua. Hemen dago Baru sumendia, 3475 metrorekin Panamako altuena, nondik Atlantikoko eta Pazifikoko ozeanoak ikusten diren. Parke nazionala da eta sumenditik ibai gardenak jaisten dira baso ederretatik zehar.
Sumendiaren eki magalean dagoen Boquete herrira joan ginen lehenik, lorez beteta eta klima osasuntsu freskoarekin, bertako pertsona ugari 100 urtetik gora bizitzen direlarik.
Boquete inguruko Chiriquí ibaian sartu ginen aurrena, ezustean gizakiaren eskuhartze gogaikarriarekin topo eginaz. Azken urtean ibaiko ura zenbait kilometroz hodietatik zehar desbideratu zuten elektrizitatea sortzeko, bertako bizidunentzat ur emari eskasegia utziaz. Guk kilometro batzuk izerdiz eta motokros moduan jaitsi behar izan genituen hodiek ura ibaira itzuli zuten arte.
Chiriquí Viejo ibaia mendebalderago zegoen eta ur emari handiagoa zeramanez gozagarriagoa izan zen.
Vero, Jorge eta ni Eneko. Hiru Gipuzkoar Panaman. |
Ibaian behera gindoazela azufrea usaindu genuen, ur termalak zetozen. Ur bero putzuan bainu lasaigarria hartu genuenean inguruko abeltzaina hurbildu eta berarekin joateko esan zigun, zerbait erakutsi nahi zigula.
Gure harridurarako 1000 kg-ko zezen beltz erraldoia ekarri zuen lepoko sokatik tiraka. Honi hankan ukituaz “Behera!” esan zion, eta zezen erraldoia zirkoan balego etzan zen, lehenik atzeko hankak tolestuaz eta ondoren aurrekoak. Honen bizkarrera igotzeko esan eta 4 pertsona igo ginen ia eskalatuaz. Zezena gurekin zutitu, pausu batzuk eman, bira batzuk, eta “Behera!” esan zionean atzealdea makurtu eta gu denak lurrera bota gintuen.
Zakur mantso arima ote zen zezen honetan berraragitua?
No comments:
Post a Comment