Eneko Yarza Kayak

IBAI BIDAIAK: Blog hau nire bidaiei buruz da, munduan zehar ibaiak jaitsiaz kayakari eta ibai gida moduan.
. . . . . . . . . . . . . Beste bizimodu bat ezagutzera gonbidatuak zaudete.
RIVER TRAVELS:This blog talks about my travels around the world, as a passionate nomad kayaker and as a river guide.
VIAJES POR RÍOS: Este blog habla de mis viajes por el mundo como kayakista y guía de ríos apasionado y nómada.

2011/05/08

COSTA RICA 2005-1/3 (EUS)



COSTA RICA    2005-1/3

IBAIA

ZATIA

ZAILTASUNA

Naranjo

(Costa Rica)

Normal

El Chorro

III

IV

Savegre

(Costa Rica)

Los Llanos-Rafiki

Rafiki-Dique

III-IV

III

Pacuare (Costa Rica)

·Lower

·Upper
·Upper upper

IV

V
III

Reventazón (Costa Rica)

·Pascua

·Florida

IV

III

Pejibaye (Costa Rica)

·Upper

·Lower

IV

III

Toro (Costa Rica)

·Upper

V

Sarapiquí (Costa Rica)

·Upper

IV

Poza Azul (Costa Rica)

·10m Urjauzia

 

Gato (Costa Rica)

·Gato

IV





     2004ko abenduan Ertamerika gurutzatu nuen autobusetan Mexikotik hasita.  Neguko solstiziorako Costa Ricako Quepos-Manuel Antonio Pazifikoko hondartza herrietan nintzen piriniotako lagunekin: Jorge Gomez, Nacho Bertomeu, Laura Marco eta Vero-rekin.

     Hemen H2O-Ríos Tropicales rafting enpresarekin lan egin genuen Naranjo eta Savegre ibaietan. Aipatzekoa da inoiz ikusitako baltsa txikienak gidatzen genituela ur emari gutxiko ibai hauetan. 3 metro luze, gehienez 3 bezero eta gida. Baltsa eta kayakaren artekoa zen, atzetik palada indartsua sartuaz buff-a eta guzti eginaz.

     Queposetik expedizio bat egin genuen Panamako bi ibaitara.

     Urtarrilaren bukaerarako Turrialban nintzen, Costa Rica barnealdeko rafting mitikoenen herrixka. ‘La Jungla’ etxe handia alokatu genuen 7 kayakariren artean (Bernardo doctor mexicano, Yeti mex, Bobillo mex, Bob Vranich can, Tenzen usa, etb.). Benny Byrick zena can, Zack Boles can, Ron Raudelunas usa, Shahara usa eta beste batzuk ere lagun egin genituen Turrialban.

     2 astez egin zuen euria eta aterkia erosi beharra izan nuen. Ur gehiegi ibaietan eta rafting komertziala bertan behera. Kayakeatzeko ordua: Alto Pacuare zailena, Pacuare klasikoa, Reventazon, Pejibaye. 

     Uholdeak jaisten hasi zirenean Pacuare goikoaren jaitsiera oso interesgarria izan zen. 12 kayakero gogotsu.  Norbaitek bekaina ere ireki zuen eta urduritasuna nabaria zen Costa Ricako kayakari hoberenen eta atzerritarren artean. Bobo Falls (V) ur bizira iritsi eta aldatua omen zegoen, luze eta arriskutsu bukaerako sifoiagatik, ia ibai zabalera osoa hartzen zuena, metro t'erdiko irteera bakarra utziaz. 

     Ferdinand tico errespetatuak ezetz esan zuen, eta bazirudien denek oinez porteatzen pasako genuela Benny kanadiar lagun eroa agertu zenean: "Ah, hortik ura atera egiten da, ni banoa!", eta denak jo ta potto utzi. Kontutan hartzekoa da bera eta beste batzuk jolaserako kayak txikiekin ginela, eta hau ez da aproposena 5. mailako ur bizi zailetarako. Ur bizia jaitsi zuen eta azken pausua ondo pasa, bere atzetik beste pare bat kayakarik jaitsi genuelarik. Costa Ricarrik ez zen ausartu ordea, ez dakit ur bizi honen zein irudi zeukaten lehendik, baina Benny eta niretzako ikusten genuen lehen aldia zen. Handik behera ere ur asko zegoen eta oso jarraia, denek gozatu genuelarik.

     Costa Rica iparralderuntz egin genuen bidaia, Sarapiquí inguruko ibaietara. Poza Azul 10mko urjauzia kayak txikiekin= ni sudurretik odolez. Toro ibaiaren goiko zatia bilakatu zen niretzat ederrena: 3 urjauzi handik sortua, ur bolkanikoak ur bazterreko harkaitzak gorriztatua, eta ur bizi jarraiak.
 

     Bernardo bideo maixu izan nuen eta bideoak machintosh ordenagailuan editatzen ikasten hasi nintzen. Hemen dagoen bideoa da egindako lehena.


     Ukondoan tendinitisa atera zitzaidanez Martxoan kayaka saldu eta Mexikora itzuli nintzen autobusetan.

          Aipatzeko datuak:
                  Lan egindako ibaiak: Naranjo, Savegre, Pacuare eta Reventazon.
                  Jaitsitako ibai zailena: Pacuare goiko zatia.
                  Jaitsitako ibai ederrena: Toro goiko zatia.
                  Costa Ricako hoberena: Ur asko eta epela, flora eta fauna.

No comments:

Post a Comment