2011ko abuztuaren 3an, goizeko 3tan Leoren etxean prest ginen Timoteo taxista itxaroten, bezperan hitzartutako Cusco-Paucartambo bidaia egiteko (ia 5 ordu). Telefonoz deitu eta lotan ez zetorrela esan zidan. Hitzartutakoa ez betetzea ohikoa bihurtu da Perun, ia eguneroko gauza, eta euskalduna izanik ohitzea ez da xamurra, baina eguneroko entrenamenduarekin edozein egokitzen da.
Goizeko 5etan autobusa ateratzen zen lekura iritsi ginen. 4 kayakak sabaira azkar igo eta lotu genituen baina ez zegoen eserleku librerik. Prezio berdinean zutik bidaiatzera eskeini genuen gure burua eta beraiek onartu. Paucartambo herrian gosaldu, azken barazki erosketak eta beste "movilidad" furgo bat alokatu genuen Chimur-eraino 35km us lasai aurreratzeko.
Espedizio taldea Diego Ibañez eta Leo Gonzales perutarrek, Silvio Gurrieri argentinarrak eta nik (Eneko Yarza) osatzen genuen. Team Avalancha ordezkatzen genuen, Silviok berak egiten dituen salbamendu-jaken marka. Nirea Ikurriñaren koloreekin egin zuen eta "Non gogoa, han zangoa" mezuarekin. Aupa Silvio eta Gora Avalancha!
6 egunetarako janaria banatu eta hantxe aurkitzen ginen Paucartambo ibai bazterrean kayakean sartu behar genuen guztiaren aurrean: lo zakua, koltxoneta, arropa lehorra, oihala, lapikoa, ordezko pala, bideo kamarak, matea, termoa, etb. Bakoitzak bere puzzle-kayak partida jokatu ondoren 13´30etan ontziratu ginen 2500mtako altitudean.
Laguntzarik ez genuen izango eta dena kayaketan generaman, hurrengo 6 egunetan ez genuen ia inor ikusiko. 200 km inguru paleatu genituen Paucartambo ibaian hasi (ondoren Mapacho ibaira izena aldatuaz eta azkenik Yavero ibaira) eta Urubamba ibaiaren elkargunean bukatu arte 480mtako altueran Amazoniako basoan. Zailtasun maila IV jarraia 5. mailako ur bizi batzuekin, hain jarraia ia ez genuela ur lasairik topatu 5 egunetan; a ze gozamena!
16´30 inguruan ibai bazterrean kanpatokia egiteko hondartzatxo bat bilatuko genuen (18tan iluntzen du). Mozorroa kendu eta ohialarekin etxea eraikitzera, hau da, oihala hondar eremuaren gainean sabai moduan jartzera erreskate-soka, harriak, makilak eta palak erabiliaz. Hezetasun handia zegoen eta lehenengo gauean euria egin zuen. Orain egurra bildu, sua piztu, ura filtratu, infusioa, sukaldatu, afaldu eta su ta ke artean ehundaka izarretako hotel arroilduan lo egitera. Luxuzko hotela.
Cuscoraino iristeko, a ze bidaia luzea.
Pribilegiorik gabe egote hutsa da pribilegioa.
Ingurunea eta ni; helmuga AmaLurraren zainetatiko bidaia bera da.
ke grande eres Eneko finales de Octubre primeros de Noviembre andaremos por Mexico, haber si nos vemos? Saludos desde Catalunya.
ReplyDeleteGreat post thhank you
ReplyDelete