Eneko Yarza Arabolaza 1978ko azaroaren 3an jaioa Hondarribian, Pirinioen mendebaldeko muturrean, Larun, Aiako Harriak eta Jaizkibel mendiek Kantauri itsasoari mugatzen dioten Txingudiko badian.
Larun mendia Txingudiko badian. Pirinioen euskal muturreko mendia. |
Nahiz eta umetatik urak eta igeriak beldurra ematen zidaten, 11urtetan Santiagotarrak Kirol Elkartean hasi nintzen piraguarekin entrenatzen eta lehiatzen, Kayak eta Canoan. Gure Aita luzaro zebilen gaixo hospitaletan, eta nire biziaren ardura hartu eta piragua aurkitu nuen ihesbide. 11 urtetatik 19 urtetara egon nintzen entrenatzen, sari ugari irabazi nituelarik; aipatzekoa Sella ibaiaren nazioarteko jaitsieran C2an lortutako 2 postua, eta espainiar estatuko maratoi kopa irabazi izana.
17 urterekin nire bizia fase berri batean sartu zen. Gure Aita hil eta ni Gasteizera joan nintzen unibertsitatera. 6 urte iraungo zituen hiriko fase hiperaktibo gogoangarri honek titulu eta bizipen asko emango zizkidan: Magisteritzan Diplomatua Heziketa Fisikoko berezitasunean, Kirol eta Iharduera Fisikoetan Lizentziatua (SHEE-IVEF), Irrintzi masai eskolan “Quiromasajista Terapeutico Deportivo” titulua, 4 hilabete Ingalaterrako unibertsitatean ikasteko aukera Erasmus bekari esker, Piraguismoko monitore titulua, euskal izatearen borrokan burubelarri, hitzaldiak, bilerak, manifak, Gaztetxea, ostegunetako parrandak, etabar luze bat. Pistako piragua alde batera utzi eta beste kirol batzuk praktikatzen hasi nintzen, horietan gustukoena eskalada.
20 urterekin erabaki berri bat hartu nuen, ibai bizietako gida bihurtzea. Honela, Gasteizen ikasten jarraitzen nuen bitartean, asteburu eta oporretan Murillo de Gallegora joaten hasi nintzen (Huescako Pirinioak), rafting, hidrospeed, kayak, canoa, canoraft, eta beste hainbat iharduera eginaz. Hemendik aurrera ez dut inorren dirurik onartuko, ezta Amarena ere, eta autostopean egiten nituen Gasteiz-Murillo arteko bidaiak.
2002an 23 urterekin nire bizia fase berri batean sartuko da. Gasteizko ikasketak bukatu, eta orain zer? Banoa nomada moduan mundua ezagutzera, kayaka pasio eta ibai gida lan tresnatzat hartuaz. Lehen helmuga Mexiko (6 hilabete), ondoren Piriniotara itzuli beste 6 hilabetez, Patagonia 6 hilabete, Pirinioatara, ia 3 urte atzerrian munduari bira ematen, Pirinioak, etab. Honela ia 10 urte pasa dira, 14 herrialdetan lan egin eta 20 herrialdetan zehar ehundaka ibai jaitsi ditut.
Lan moduak aldatzen joan dira: ibai gida, segurtasun kayaka, kayak instruktorea, argazki kayakaria, bideo kayakaria (ekoizpen eta guzti + aurkezpenak), etb. Tarteka-marteka Euskal Herriko eskolan Lehen Hezkuntza eta DBHko irakasle lanetan ere ibili naiz. Nire azken lan tresna nire bi arlo profesionalak nahastetik dator: Nazioarteko Rafting Federazioko (IRF) Instruktorea, munduan zehar rafting gidak hezitu, ebaluatu eta titulatuaz.
Duela 10 urte bezala oraindik ere pasio berberak mugiarazten nau, kayakarekin ibai biziak jaistea.
Berriz ere txaluparekin aireportuan. Abenturaren energiaz beteta bidai kapitulu berria hastera. Goazen ba!
animo kapeon!!
ReplyDeletedisfruta de la gozada de acer lo ke te plazca!
Hello mate ggreat blog post
ReplyDelete