Gogokoa dut nire bi lanbideak elkar nahastea, hezkuntza eta ibai gida, eta Ama Lurrean zehar ibiltari jarraitzea.
Iharduera fisiko eta kirol zientzietan lizentziatu eta euskal eskola publikoan heziketa fisikoko irakasle moduan lanean ibilia naiz. Gustukoa dut, baina Euskal Herrian ez dut ur bizi gehiegi jaisteko gozamena eta horixe da gehien atsegin dudana. Honela bada berriz ere utzi nuen gure gizarteko lanpostu "duin" hori, motxila eta kayaka bizkar gainean hartu eta Atlantikoa gurutzatu nuen berriro ere, ziurgabetasunezko bidearen bila.
Nire beste lanbidearekin, ibai gidarena, eguneroko ohikeriatik ihes egin ahal izan dut iadanik munduko 15 herrialdetan lan eginez.
Orain nire bi lanbideak elkar nahasten ari naiz, eta Nazioarteko Rafting Federazioko instruktore moduan 5 herrialdetan eman ditut ikastaro eta tituluak. Esperientzia metatzen ari zait eta hobetzen ari gara. Ibaiak ez daude jada lanetik urrun.
IRF (International Rafting Federation) nazioarteko rafting federazioak mundu osoko ibai profesionalak estandar edo jarraibide komunez hornitzea du helburu. Ibai giden garapen profesionalerako IRF-aren ziurtagiri eskema nazioartean ezagutua da eta GTE giden entrenamendu eta heziketa batzordeak darama.
www.internationalrafting.com web orriko Guiding karpetan IRF-ak titulatutako gida eta instruktore guztien zerrenda aurkituko dugu, baita nazioartean onartutako ibai zeinuak ere, munduan zehar eskeinitako ikastaro+ebaluaketak, gida lan eskeintzak, etb. Zerrendan hauxe agertzen da: Eneko Yarza / Instructor 4/5 / Basque Country
EKUADOR
2011ko azaroa eta abenduan nazioarteko rafting gida titulua lortzeko zenbait entrenamendu ikastaro eta ebaluaketa eskeini ditut Ekuadorren. Pastaza, Jatunyacu, Jondachi eta Hollin ibaietan izan dira. Ikastaro hauen bidez rafting industria komunikazio, segurtasun, konfidantza eta dibertsio handiagoaz aritzea espero dut.
Jarraian argazki batzuk datoz ikastaro hauen nondik norakoa izan dezazuen.
<- Baños de Agua Santa herri turistikoko erdigunean lehenengo ikasgela teorikoa.
Oihaneko Tena herriko kayakarien ostatuan eskola teorikoa, Hostal Wellcome Break. ->
Pastaza ibaiko El Codo ur bizia nabigatu aurretik aztertzen, ur askorekin marroi koloreaz. |
El Codo ur bizi bera ur gutxiagorekin. Pastaza ibaia, goiko zatia. |
Jatunyacu ibaian nabigazio entrenamenduak, Amazoniako oihan euritsuan. |
Huescako Pablo eta Alemaniako Julian ikasleak pozik Jatunyacu ibaian olatu erraldoiak igaro ostean. |
Jondachi-Hollin ibai sarreran segurtasun hitzaldia praktikatuaz. |
Iraulketa praktikak.
->Sakontasun gutxiko ur korronteak gurutzatuaz.
Polea bidezko sistema mekanikoak. ->
Soka jaurtiketa bidezko igerilari erreskateak.
Baltsa oinez garraiatzen den urbizitik ateratzen. Pastaza ibaiko erdiko zatia. |
Bide egokia aukeratzeko baltsatik hurrengo urbizia aztertzen (Boat Scouting). Pastaza ibaia, erdiko zatia. ->
EBALUAKETA
Nazioarteko Rafting Federazioko ziurtagiria lortzeko lehenik azterketa teoriko bat gainditu beharra dago eta ondoren rafting gidaren aspektu ezberdinak baloratuko diren frogak: nabigazio teknikak, tripulatzaileen erabilera eta entrenamendua, eta erreskate eta larrialdi teknikak.
Ebaluaketarako gogotsu. |
Igeriketa frogaren barnean ur korrontea zeharkatzeko asmoz. |
-> Iraulketa froga.
2 igerilari erreskatatzeko soka jaurtiketa bikoitza.->
<- "Sistema mekanikoen froga bukatu dut."
Bidai burua (TripLeader) larrialdi eskenatoki bat konpontzen.->
<- Ferry edo ur korronte zeharkatze maniobrak. Jondachi ibaia.
Nabigazio froga Pastaza ibaiko goiko zatian ur maila altuarekin. |
Eta erdiko zatian. |
Ze, urbizi batzuk jaistera animatzen al zeate gure lan bulegoan?
No comments:
Post a Comment